Gasnategia

GASNATEGIA

Kortariko gasnategia Baztan bailaran kokatua dago, Lekarozko Orabidea auzoan. Bertan familiakoek lan egiten dugu, betiko modu tradizionalean, betidanik egin izan diren lanak eginez eta orain gure gasnaren bitartez kontsumitzaileengana zuzenean iritsiz.

Gure baserrian betidanik izan dira bai behi eta baita ardiak ere, hori izan baita gure aurrekoen ogibide eta baita gurea ere.

Bisita gidatuak antolatzen ditugu eta gure denda txikian gasnak eta produktuak erosteko aukera eskaintzen dugu.